Geografia (Ptolomeo)

Artikulu hau Klaudio Ptolomeoren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Geografia (Estrabon)».
Geografia
Klaudio Ptolomeoren Geografia idazlaneko Iberiaren mapa, tartean Baskonia agertzen delarik.
Datuak
IdazleaKlaudio Ptolomeo (II. mendea)
Generoakronika
Jatorrizko izenburuaΓεωγραφικὴ ὑφήγησις
Hizkuntzaantzinako greziera
HerrialdeaErromatar Inperioa

Geografia edo Munduko Atlasa (jatorrizko antzinako grezieraz: Γεωγραφικὴ ὑφήγησις) II. mendean Klaudio Ptolomeo greziar geografoaren idazlana da, II. mendeko geografia jakintza guztia azaltzen duena. Zortzi liburutan banatutako hiru zatiz osatua dago.

Lehenbiziko liburuko aurreneko zatian, hitzaurre edo sarrera modukoan, kartografia lanak eta proiekzioak burutzeko metodologia ezartzen da. Zazpigarren liburuko bigarren zatian, ekumene edo mundu ezaguneko 5000 inguru lekuren katalogatzea burutzen da. Latitudeak nahiko zehatzak diren bitartean, longitudeetan Ptolomeok akatsak egin zituen, kalkuluak gauzatzeko unean Lurraren benetako neurriak erabili beharrean, garai hartako ustezko neurri askoz ere txikiagoak erabili baitzituen; hots, benetako neurrietatik hurbilago zeuden eta bere maisu Eratostenesen datuetan oinarritu beharrean, Posidonio eta Marino Tirokoaren kalkuluetan oinarritu zen. Azken liburuaren amaierako zatian mundu ezaguneko 27 mapa gehitu zituen.


Developed by StudentB